Euskadi| independentzia eta sozialismo.

INDEPENDENCIA Y SOCIALISMO

EN EL PAÍS VASCO

Por Jon Iurrebaso Atutxa y Fermin Santxez Agurruza

Ex militantes de ETA

Boltxe – Link Directo

ETA nació en diciembre de 1958, para luchar por la liberación nacional y social de Euskal Herria . En seguida concretó sus objetivos estratégicos: Independencia, Socialismo, Reunificación y Reeuskaldunización. Al mismo tiempo, se definió como Movimiento Revolucionario Vasco de Liberación Nacional. Después, como Movimiento Socialista Vasco para la Liberación Nacional. Más tarde, Organización Socialista Revolucionaria Vasca de Liberación Nacional. Con ese nombre la conocimos nosotros, cuando nos incorporamos a ETA

La historia de la que fue nuestra organización es una historia de combate y de entrega sin descanso con errores y aciertos como no podía ser de otra manera después de tantas décadas de lucha. Y entre otras muchas cosas, queremos subrayar una por encima de todo y por debajo de todas las mentiras de nuestros enemigos: los militantes de ETA hemos sido voluntarios, hemos cogido las armas para conseguir la plena libertad del Pueblo Trabajador Vasco, sin tener ningún tipo de interés personal o material.

Y queremos proclamar una segunda cosa: el núcleo, el corazón y el eje de ETA no ha sido nunca una forma concreta de lucha, ni la utilización de determinados instrumentos, sino la estrategia abertzale independentista y socialista revolucionaria para liberar Euskal Herria.

¿Euskal Herria es libre y soberana hoy en día? ¿Socialista y euskaldun? Está claro que no. Por lo tanto, la lucha por liberar Euskal Herria debe continuar necesariamente, con ETA o sin ella, hasta que consigamos la Independencia, el Socialismo, la Reunificación y la Reeuskaldunización. La lucha no tiene interrupción.

Muchas y muchos militantes de ETA, nuestras hermanas y hermanos, han sido secuestrados en cárceles por los estados enemigos de Euskal Herria, junto con otras muchas militantes vascas y vascos. Con ETA o sin ella, debemos seguir trabajando y luchando hasta que consigamos la Amnistía Total y sin condiciones. Y eso, tácticamente, es la vuelta a casa de todos y todas la presas y refugiadas, sin necesidad de humillarse, arrodillarse, ni arrepentirse porque lo han dado todo por liberar a nuestro Pueblo sin pedir nada a cambio.

Las nuevas generaciones vienen abriéndose paso, queriendo conquistar lo que nosotros no pudimos arrancar. En el camino nos encontraremos. Nos integramos un día en ETA para conseguir la liberación del Pueblo Trabajador Vasco y seguiremos luchando a favor de este objetivo. En ese sentido será el propio Pueblo Trabajador Vasco, y la lucha que genere, quien determinará en cada momento los parámetros, ritmos e instrumentos que su liberación nacional y social le exijan.


ETA 1958ko abenduan jaio zen, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzeko. Berehala zehaztu zituen helburuak: Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea. Aldi berean, bere burua definitu zuen: Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Iraultzailea, hasieran. Ondoren, Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Sozialista. Geroago, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea. Izen honekin ezagutu genuen guk, erakundean lan eta borroka egitera sartu ginenean.

Gure erakundea izan zenaren historia etengabeko borroka eta eskuzabaltasunaren historia da, bere akats eta asmatzeekin, ezinbestez, hainbeste hamarkadatako gudua egin ondoren. Eta beste gauza askoren artean, gauza guztien gainetik eta etsai ororen gezur guztien azpitik, hauxe da azpimarratu nahi duguna: ETAko militanteok boluntarioak izan gara, armak eskutan hartu genituen Euskal Herri Langilearen Askatasun Osoa lortzeko, inolako interes pertsonal eta materialik gabe.

Eta bigarren kontu bat aldarrikatu nahi dugu ozenki: ETAren muina, bihotza eta ardatza ez da inoiz izan borroka molde zehatz bat, ezta baliabide konkretu batzuen erabilpena, baizik eta Euskal Herria askatzeko estrategia abertzale independentista eta sozialista iraultzailea.

Euskal Herria libre eta burujabea al da gaur egun? Sozialista eta euskalduna? Argi dago ezetz. Honen ondorioz, Euskal Herria askatzeko borrokak aurrera jarraitu behar du nahitanahiez, ETArekin ala ETA barik, harik eta Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea lortuko dugun arte. Borrokak ez du etenik.

ETAko militante asko, gure nebarrebak, espetxean dituzte bahiturik Euskal Herriaren estatu etsaiek, beste euskal militante askorekin batera. ETArekin ala ETA barik, lanean eta borrokan segituko dugu, harik eta Amnistia Osoa eta baldintzarik gabea erdiesten dugun arte. Eta hori, taktikoki, preso eta iheslari guztiak libre etxera itzultzea da, makurtu, belaunikatu eta damutu beharrik izan gabe. Euskal Herriaren seme alabarik zintzoenak direlako, den-dena eman dutelako Herri honen alde. Musutruk.

Belaunaldi berriak bidea urratzen datoz, guk lortu ez duguna haiek eskuratu nahian. Bidean elkar aurkituko dugu. Euskal Herri Langilea askatzeko sartu ginen behin ETA-n, eta horren alde jarraituko dugu. Zentzu horretan, Euskal Herri Langileak, eta berak sortuko duen borrokak determinatuko dituzte une bakoitzean bere askapen nazional eta sozialak exijituko dizkion parametro, erritmo eta tresnak.